XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirugarrena.- Exekutatzaileak edo legezko arduradun solidarioek edo subsidiarioek parte hartu ahal izango dute enkanteetan eta bai egin daitezen eskaintzak hobetu ere, bigarren xedapenean finkatu den depositoa egin gabe, L.E.C. delako Legeko 1501. atalean xedatzen denaren arabera.

Laugarrena.- Gehiagokadarik gabeko sistemaz egingo dira enkanteak eta idatziz ere aurkeztu ahal izango dira eskaintzak kartazal itxian, lizitaziorako deialdia egin eta enkantea egin dadin egunera arte.

Eskaintzarekin batera, bigarren baldintzan aipatzen den dirua sartu dela kreditatuko duen agiria aurkeztu beharko da epaitegian.

Idazkariak gordeko ditu pleguak itxita eta errematea egin dadineko ekintzan agertaraziko dira, hau da, eskaintzak argitara jartzean.

Hauek eta ekintzan bertan aurkeztutako eskaintzek, ondorio berdinak ekarriko dituzte. (L.E.C. delako legeko 1499. atala).

Bosgarrena.- Lehenengo enkantearen aurrekontua 8.751.600 PTAkoa izango da.

Ondasunen tasazioaren balioa da hori.

5.834.400 PTAtik beherako eskaintzarik, aurrekontuaren bi herena hartzen ez duenik ez da onartuko.

Eskaintzarik onenari esleituko zaio enkantea.

Enkantea emateke gelditzea gertatuz gero, abaluoaren bi herenen zenbatekoz ondasunen esleipena egin dadila eskatu ahal izango du exekutatzaileak edo legezko arduradun solidarioek edo subsidiarioek.

(L.E.C. delako legeko 1504. atala).

Seigarrena.- Bigarren enkantean, hau egitea gerta dadinean, justiprezioaren %25eko beherapena izango du ondasunen prezioak (L.E.C. delako legeko 1504. atala) eta 6.563.700 PTAkoa izango da aurrekontua.

4.375.800 PTAtik beherako eskaintzarik, aurrekontuaren bi herena hartzen ez duenik, ez da onartuko.

Eskaintzarik onenari esleituko zaio enkantea.

Lizitatzailerik ez egotea gertatuz gero, aktoreak edo legezko arduradun solidarioek edo subsidiarioek, enkante honetarako erabili den prezioaren bi herenetan ondasunen esleipena egiteko edo administrazio-eran emateko eskatu ahal izango dute, L.E.C. delako legeko 1505 atalean xedatzen denaren arabera.

Zazpigarrena. Hirugarren enkantean, hau egitea gerta dadinean, 2.187.000 PTAko zenbatekoa gainditu egin beharko du eskaintzarik txikienak, hau da, ondasunen tasazioaren %25etik gorakoa izan behar du eskaintzak.

Hortik gorako diru-zenbatekoa eskaintzen duenik egotea gertatuz gero, onartu egingo da errematea.

Hirugarren enkante hau ere emateke gelditzea gertatuz gero, exekutatzaileek edo legezko arduradun solidarioek edo subsidiarioek, lehen aipatu den abaluoaren %25eko zenbatekoan ondasunak hartzeko eskubidea izango dute.

Hamar eguneko epea emango zaie guztiei eta, eskubide horretaz ez baliatzea gertatuko balitz, enbargoa igo egingo da. (L.P.L. delako legeko 261. atala).

Zortzigarrena.- Exekutatzaileen edo legezko arduradun solidarioen edo subsidiarioen alde esleipena egitea gerta dadinean bakarrik egin ahal izango da esleipena beste batzuri uzteko izakeraz (L.P.L delako legeko 263. atala).